Ost, 1.995ko udan jaio zen, euren lehendabiziko maketa grabatu eta kaleratuz, "Galderak" izenekoa, lau kantukin. Lehen diskoa kaleratzen dute, "Hitzak-Hotsak" – (Gor-1.996), oso kritika onak izan zuelarik. Garai hartan, Ktulu, Koma, Su ta Gar, PiLT, A.N.I.M.A.L., etb., bezalako taldeekin konpartitu zuten eszenatokia. 1.997. urtean, Bilbo Hiria Lehiaketan hartu zuten parte, "accesit" bat lortuz eta kontzertu ikaragarri bat Chococrispis talde irabazlearekin eskainiz.

"Salbuespena" (Gor-1.998), 2. diskoa kaleratzen da laguntza garrantzitsuekin, adibidez Brigi (Koma), Aitor eta Rafa (PiL.T.) edota Batiz (Anje Duhalde, Akelarre, Fito y los Fitipaldis).

2.000ren bukaeran, hirugarren diskoa prestatzen hasi ziren, baina grabaketa, pila bat eragozpenagatik, ez da amaitzen 2.006 urteko udazkenerarte, eta 2.007ko martxoan kaleratzen da "Ostinato" (Baga-Biga-2.007) izenarekin.

Euren 4. diskoa, "Inorena ez den lurrean", 2.008ren azaroan argitaratu zan, musikalki maila handiko emaitzakin.

2.011ren irailako 7an argitaratu zan beraien bostgarren lana, "Bost" (Maldito Digital-2.011) eta alkarrekin daramaten 20 urteko kritika hoberenak lortu dute diska honekin.